Isolamenduak

INTSUFLATZE SISTEMAK GANBERA ETA ESTALKIETAN

Isolatzeko sistema hau aplikatzen azkarrena eta merkeena da. Interbentzioa kanpotik nahiz barrutik egin daiteke.celulosa

  • Fatxada dagoen bezala gelditzen da.
  • Etxebizitzan ez da espazio erabilgarririk galtzen.
  • Eraikinaren isolamendu termikoa eta akustikoa hobetzen da.
  • Instalazioa azkarra eta merkea da.

INTSUFLATZEA

Isolatzeko teknika honetan, isolatzailea hutsune edo zuloetatik intsuflatzen da, bertikaletan nahiz horizontaletan. Isolatzailea mekanikoki intsuflatzen da espazio hutsetik, eta junturarik gabeko isolatzailea lortzen da, behar bezala asentatuta dagoena eta doikuntza ezin hobea duena, ganbera guztiak betetzen baititu.

JARRAIKO APLIKAZIOA

Aplikazio hau teilatupeetan eta estalkietan erabiltzen da gehienbat. Isolatzailea jarraian zabaltzen da gainazalaren gainean, eskuz edo makina bidez.

BIOCELL ZELULOSA

biocellBiocell da Europako Ziurtagiri Teknikoa (ETA 94/0080) duen zelulosazko isolatzaile bakarra. Elurraren egitura antzekoa duten paperezko malutei gatz borikoak gehituz —karraskariengandik, parasitoengandik eta sutatik babesteko—, isolatzaile natural eraginkorra lortzen dugu, isolatzaile sintetikoek baino kalitate hobea duena.

Informazio gehiago

ZELULOSAZKO PANELAK

Homatherm enpresa alemaniarrak fabrikatzen dituen isolatzaileek irtenbide egokiak ematen dituzte eraikuntzarako, naturaren ahalmen osoarekin. Lehengai naturalen beharrezko azterketak eta eraikuntza-beharrak batzen dituzte.

Zelulosa birziklatuzko panel isolatzaile malguak (flexCL).
celulosa_paneles1

Zura-zuntzezko panel isolatzaile malguak mota guztietako eraikuntzetarako (holzFlex).

celulosa_paneles2

INSUVER

Insuver zuntz mineralezko noduluak dira.Trinkotuta aurkezten da, zakuetan, eta mekanikoki intsuflatzen da etxearen kanpoaldean nahiz barrualdean, makina bereziekin.

Isolatzaile termiko eta akustiko bikaina zeramika-adreiluzko bi orriko eta isolamendurik gabeko fatxada ganbaradunak birgaitzeko. Isolatzailea hutsuneetatik intsuflatzen da fatxadan inolako eraldaketarik eragin gabe.

  • Ezin hobea birgaitzetarako.
  • Bizitzeko edo beste erabilera batzuetarako eraikinak.
  • Gutxienez 4 cm-ko zabalera duten ganberetan aplika daiteke.
  • Teilatupe eta sabai aizunetarako isolatzailea (ez desmuntagarriak eta aireztapen gabekoak)
  • Bistako adreiluzko fatxadak.

Informazio gehiago

GANBERA TERMOGRAFIKOA

Ganbera termografikoa dugu, etxebizitzan egon daitezkeen bero-ihesak hobeto aztertzeko.

Aislamiento térmico y acústico Cámara Termográficos FLIR0055